XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Muga suntsitzaileen ezaugarri interesgarri bat beraien forma da, dorsal ozeanikoak itxura konstante duten bitartean, beraiena berriz; plaken arteko erlazioan parte hartzen duen azala motaren arabera desberdina da.

Hiru portaera mota eta loturik daramatzate geologiko formazio desberdinak bereiz daitezke: Ozeaniko azala-ozeanikoko azala; ozeaniko azala-kontinenteko azala; kontinenteko azala-kontinenteko azala (47. irud.).

Lehenengo bi mota hauek benetako muga suntsitzaileak dira, hau da, beraietan subdukzioa eta ozeanikoko azala desagerpena gertatzen dira; hirugarrenean ordea, ozeaniko azala erabat desagertuta dagoenean subdukzioak eten egiten du.

SUBDUKZIOA ETA OBDUKZIOA

Ozeano-hondoen hedakuntzaren teoria azaldu denean Benioff zona edo planu aipatu zen.

Zonalde honetan subdukzioan hondoratzen den azalaren eraginez sakonera desberdineko seismo fokoak aurkitzen dira.

Adibidez, azaleko zonaldean lurrikarak tentsional motakoak dira, hots, hondorapena hasten denean makurtzapen eraginez azalak distentsio bat jasan behar du.

Zonalde honetan ere zeharkako lurrikarak gertatzen dira, lurrikara hauek oraindik zurrunak diren bi litosferiko zatiek elkar topo egin dutenean gertatzen dira.

Sakondunekoak berriz, konpretsioko lurrikarak dira, hondoratzen den plaka eta hondorapen honi kontrajartzen diren materialen talkadan sortzen dira eta (48. irud.).

Benioff planu bat jarraituz subdukzioa ozeaniko azala-ozeaniko azala eta ozeaniko-kontinenteko azala talkadetan ekoizten da.

Arrazoia kontinenteko azala eta ozeaniko azalaren dentsitate desberdinetan ere bila dezakegu.

Ozeaniko azala, kontinentekoa baino trinkoagoa da eta berenpean sartzen da; ozeaniko bi azalek elkar topo egin dutenean antzeko zerbait gertatzen da, trinkoena arinenarenpean sartzen da.

Subdukzio bilakaera aztertuz (49. irud.) Benioff zona bat desager daitekeela eta beste bat berria ager daitekeela ikusten da.

Azken posibilitate hori bi kontinente elkartzen direnean gertatzen da.

Hau da, kontinente banatu zen jatorrizko ozeanoaren trinko azala geratzen den bitartean hau hondatzen da.